MAITE ARRATE: 14

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mar. 24a, 11:58

Egiazko iritzia

 

 Nire iritzia

eskatu didazu.

Nik benetan

pentsatzen dudana esatera

animatu nauzu.

Nik,

horixe egin dut:

nire

benetako pentsamendua

adierazi.

Zuri,

ez zaizu

batere gustatu.

Haserretu

egin zara.

Orduan,

zer da

nik esatea

nahi duzuna?

Zer esan

behar dizut,

nik pentsatutakoa

ala zuk entzun nahi duzuna?

Iritzi bat

eskatutakoan,

kontuan izan behar dugu,

beharbada,

esaten diguten hori

ez dela

gure gustukoa izango.

Horregatik haserretu?

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide