MAITE ARRATE: 12

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mar. 10a, 10:27

Edertasuna?

 

             Munduko emakumerik ederrenetarikoa

            zarela diote askok.

            Zure gorputz liraina erakutsiz

            diru asko irabazi duzu.

            Pertsona askoren

            desio ezkutu

            bihurtu zara.

            Aldamenean bikote zoragarria daukazu.

            Nahi bezala

            bizi zarela dirudi.

            Baina gaur aldizkari bati

            eman diozun elkarrizketak

            harrituta utzi nau.

            Bertan lodi ikusten zarela diozu,

            ispilura begiratutakoan negar

            egiten duzula gaineratuz.

            Berrogeita hamar kilo dituen emakume batek,

            nola esan dezake lodi dagoela?

            Uste dut hau esaten duenak,

            bere gorputz ederraren

            parte den buruan

            arazo bat daukala,

            ez nolanahiko arazoa!

            Sekula konformatzen ez denaren arazoa,

            ez da arazo makala!

            Azkenean nik uste ez bezala

            biziko da gainera.

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide