MAITE ARRATE: 6

Erabiltzailearen aurpegia

Bestea ere hor dago

 

Errespetua.

Konturatzea besteak ere

hor daudela.

Autoak konturatu behar du

bizikletak ere

hor daudela.

Bizikletak konturatu behar du

oinezkoak ere

hor daudela.

Oinezkoak konturatu behar du

autoak ere

hor daudela.

Errespetua.

Konturatzea besteak ere

hor daudela.

Zu konturatzen al zara

ni ere hemen nagoela?

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide