MAITE ARRATE: 5

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko ots. 3a, 10:11

Bakoitzak begiratzen duenaren arabera

Zuria ala beltza,

handia ala txikia,

gazia ala gozoa,

gutxi ala asko,

zabala ala estua,

larria ala jasangarria,

gogorra ala biguna,

garrantzitsua ala lelokeria,

barregarria ala negargarria,

polita ala itsusia,

zoragarria ala izugarria,

eskuzabala ala zekena,

atsegina ala ezatsegina,

aberatsa ala behartsua,

ona ala txarra,

zintzoa ala gaiztoa,

maitagarria ala jasangaitza,

dena ala ezer ez.

Dena,

guztia,

bakoitzak nondik

begiratzen duenaren

araberakoa da.

Bakoitzari

zer bizitzea

egokitu zaion,

haren arabera

ikusiko ditu

gauza guztiak.

Batentzat garrantzitsua dena,

bestearentzat lelokeria da.

Batentzat ona dena,

bestearentzat txarra da.

Bizitza desberdinak,

ikuspuntu desberdinak.

Bakoitzak bereak.

Denok desberdinak.

Aniztasuna.

Errespetatu beharreko

aniztasuna.

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide