Amama bikiak, 100 urte

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Amama bikiak, 100 urte

Flora eta Felisa Etxabe Egibar ahizpa bikiek (Azkoitia, 1918/01/06) 100 urte bete dituzte gaur. Urtarrileko aldizkarirako bi protagonistei egindako elkarrizketa da ondorengoa:

Naike Saralegi: «Zailena bezeroak buruan duena ulertzea eta gero hori hark nahi bezala irudikatzea da»

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Naike Saralegi: «Zailena bezeroak buruan duena ulertzea eta gero hori hark nahi bezala irudikatzea da»

Naike Saralegi Juaristi (Azkoitia, 1984) duela bi urte murgildu zen tatuatzaile lanetan. Azkoitian hasi zen, baina, bete beharreko araudiak bultzatuta, Azpeitian du gaur estudioa. Atsegin du marraztea, baina ezezkoa eman beharrean ere egon da behin edo behin.

Iñigo Etxaniz: «'Kontrastea' hitzak definitzen du Maroko»

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Iñigo Etxaniz: «'Kontrastea' hitzak definitzen du Maroko»

Iñigo Etxaniz 36 urteko azkoitiarra Marokon bizi da joan den urtarriletik. Aldaketa baten beharrean, lanez aldatzea erabaki zuen, eta gaur egun Irizar enpresako kalitate arloaren arduraduna da Irizarrek Marokon duen plantan. Erabakia hartzea ez zen erraza izan, baina gustura dago hartu zuen erabakiarekin.

Joanes Balenciaga: “Satisfazio pertsonal ikaragarria sentitu nuen, eta zertarako gai naizen ikusteko balio izan dit”

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Joanes Balenciaga: “Satisfazio pertsonal ikaragarria sentitu nuen, eta zertarako gai naizen ikusteko balio izan dit”

Joanes Balenciaga 20 urteko Eibarko Armeria Eskolako ikasleak hirugarren postua lortu zuen joan den martxoan Madrilen jokatu zen SpainSkills lehiaketako kontrol industrialaren arloan. Bidean lan handia izan arren, gustura geratu zen lehiaketan egindako lanarekin.

Olaia Etxezarreta: 'Aitortu beharra dut banuela aldaketa baten beharra'

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Olaia Etxezarreta: 'Aitortu beharra dut banuela aldaketa baten beharra'

Olaia Etxezarreta, 24 urteko azkoitiarra, New Yorken bizi da duela lau hilabetetik, familia estatubatuar bateko haurrei euskara irakasten. Haurren ama euskalduna da, eta, beraz, umeek txikitatik hitz egin dute euskaraz amarekin.

Josu Aranbarri: 'Ezagutu dudan herrialde desberdinena eta aldi berean interesgarriena Iran izan da'

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Josu Aranbarri: 'Ezagutu dudan herrialde desberdinena eta aldi berean interesgarriena Iran izan da'

Josu Aranbarri Artetxe 32 urteko azkoitiarra Londresen bizi da 2015eko uztailetik. Dena dela, beste hainbat herrialdetan bizitzeko aukera ere izan du aurretik, eta horrek guztiak profesionalki zein pertsonalki garatzeko balio izan diola kontatu du.

Amaia Arakistain: "Nire lana nolabait euskara eta euskal kultura saltzea da"

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Amaia Arakistain: "Nire lana nolabait euskara eta euskal kultura saltzea da"

Amaia Arakistain 23 urteko azkoitiarrak Itzulpengintza ikasketak egin zituen, eta gaur egun Irlandako Cork hiriko unibertsitateko irakurlea da. Besteak beste, euskara eta euskal kultura irakasten dizkie hango ikasleei.

Ainhoa Aldalur: "Herria eta gertukoak neronekin daramatzat toki guztietara"

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Ainhoa Aldalur: "Herria eta gertukoak neronekin daramatzat toki guztietara"

Ainhoa Aldalur 31 urteko azkoitiarrak ia bi urte daramatza Eskozian bizitzen. Eskozian bizi aurretik, ordea, beste hainbat herrialdetan bizitzeko aukera ere izan du, eta hainbat anekdota eta esperientzia bitxi kontatu dizkigu elkarrizketa honetan. 

Alberto Martinez: "Hemen neure saltsan nabil, egun guztia musika artean"

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Alberto Martinez: "Hemen neure saltsan nabil, egun guztia musika artean"

Alberto Martinez azkoitiarra Bartzelona hirian bizi da joan den abuztutik. Hemen egiten ari zen ikasketak utzi, eta Bartzelonara soinu ikasketak egitera joatea erabaki zuen. Erabaki ona hartu zuelakoan dago, eta badirudi momentuz behintzat gustura dabilela han.

Igone Etxaniz: "Atzera itzuliz gero, dudarik gabe berriro onartuko nuke aukera hau"

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Igone Etxaniz: "Atzera itzuliz gero, dudarik gabe berriro onartuko nuke aukera hau"

Igone Etxaniz Peña 21 urteko azkoitiarra goi mailako administraritza ikasketak egiten ari da Urola ikastolan. Zikloko azken urte honetan, praktikak beste herrialde batean egiteko aukera izan du, eta, hori aprobetxatuz, Irlandara joan da hiru hilabeteko praktikaldia egitera.

Maialen Agirre: "Zeure buruarekin konfiantza izatea da garrantzitsuena etxetik kanpora zoazenean"

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Maialen Agirre: "Zeure buruarekin konfiantza izatea da garrantzitsuena etxetik kanpora zoazenean"

Maialen Agirre azkoitiarrak 31 urte ditu, eta Danobat Elgoibarko kooperatibako kidea da. Marketin sailean lan egiten du, eta Alemaniako Overbeck GmbH enpresara joan behar izan zuen lanera urtebeterako. Azkenean, ordea, luzatu egin zaio egonaldia.

Iñaki Iraeta: "Bidea gogorra izan da, baina, gaur egun, benetan gustura nago nire lanean"

Erabiltzailearen aurpegia   Moda

Iñaki Iraeta: "Bidea gogorra izan da, baina, gaur egun, benetan gustura nago nire lanean"

Iñaki Iraeta azkoitiarrak dagoeneko 25 urte daramatza Azkoititik kanpo, baina bai haren bai familiakoen nahia egunen batean Euskal Herrira itzultzea da. Gaur egun Bartzelonan bizi da, eta Inditexen Massimo Dutti marka ezagunarentzat lan egiten du han.

Jon Albizuri: "Atzerrian bizitzeak profesionalki eta pertsonalki hazten lagundu dit"

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Jon Albizuri: "Atzerrian bizitzeak profesionalki eta  pertsonalki hazten  lagundu dit"

Jon Albizuri azkoitiarrak 34 urte ditu, eta Ingenieritza Kimikoan doktorea da. AnoxKaldnes (Veolia Water) izeneko enpresan lan egiten du gaur egun.

Maite Alberdi, Suitzan bizi den azkoitiarra: "Bizitzan behin agertuko zaidan aukera da hau"

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Maite Alberdi, Suitzan bizi den azkoitiarra: "Bizitzan behin agertuko zaidan aukera da hau"

Maite Alberdi azkoitiarrak 20 urte ditu, eta Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egiten ari da 5-6 hilabetez Suitzan. Horrez gain, Hemenbuy webgunerako modelo lanetan ere aritu da uda
honetan, beste lagun batzuekin batera.

Araitz Goikoetxea: 'Bizitza denboran zehar dituzun esperientzia desberdinen pilaketa da'

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Araitz Goikoetxea: 'Bizitza denboran zehar dituzun esperientzia desberdinen pilaketa da'

Araitz Goikoetxea Arango azkoitiarrak 29 urte ditu, eta Australian bizi da orain dela bost urtetik. Bioteknologia ingeniaritzan espezializatutako ingeniari kimikoa da, eta alor horretan dihardu gaur egun Australian.

Kasik musika taldea: 'Gero arte bat dela esan genezake'

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Kasik musika taldea: 'Gero arte bat dela esan genezake'

Kasik taldea Azkoiti eta Azpeitiko bost mutilek osatutako taldea da. Taldekideak Ion Andreu (ahotsa), Alberto Martinez (gitarra), Ander Mozo (gitarra), Eneko Manzisidor (gitarra) eta Aritz Gerra (bateria) dira. 2010ean hasi zuten beraien ibilbidea, eta ekainean argitaratu zuten hirugarren diskoa. Uztailaren 3an aldi berean hirugarren diskoa aurkezteko eta beraien agurra egiteko kontzertua eman zuten Azpeitiko Gaztetxean. Gutxienez bi urteko etena egingo dute talde moduan, baina gero arte bat dela esan daiteke. 

Imanol Larrañaga: 'Mundua oso handia da beti leku berdinean egoteko'

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Imanol Larrañaga: 'Mundua oso handia da beti leku berdinean egoteko'

Imanol Larrañaga 29 urteko azkoitiarra da eta duela bi urtetik Thailandiako Koh Tao uhartean bizi da. Pura Vida Pro urpekaritza eskolan irakasle lanetan aritzen da bertan.

Ioane Etxaniz: 'Banekien zalantzarik gabe hartu beharreko aukera zela'

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Ioane Etxaniz: 'Banekien zalantzarik gabe hartu beharreko aukera zela'

Ioane Etxaniz azkoitiarrak sei hilabete daramatza Ingalaterrako Haywards Heath herriko enpresa batean lanean Global Training bekari esker. Dagoeneko ez zaio asko falta herrira itzultzeko, eta, horretarako gogoa duen arren, oso esperientzia positiboa iruditzen zaio, aukera duen oro animatzeko modukoa.