Azkoitiko urtez urteko hainbat datu

Erabiltzailearen aurpegia Luis Larrañaga "Axiri" 2018ko eka. 19a, 09:07
Azkoitia.

Urteko Azkoitiko demografia maxixatuz nator orain ere, zenbait argibiderekin. 1917. eta 2016. urteetakoak ere azalduko ditut 2017. urtekoarekin batera. Aurten ere, Inazio Zendoia Etxaniz zenaren lan bikain eta oparo batetik jaso dut datu mordo hau.

 

Azkoitiko Udaleko eta Epaitegiko gai hauetako arduradunei esker ere lortu ahal izan dut datu pila hau. Horiei eskerrak eta eskerrak eman behar dizkiet, bihotzez.

Beti bezala, bost zatitan banatuko dut lantxo hau: 1917 -2016. eta 2017. urteetako biztanleria, ezkontzak, jaiotzak, heriotzak eta adinaren araberako biztanleen datuak aztertu ditu.

Jaiotzak

2017. urtean, 115 haur jaio ziren Azkoitian: 61 neskato (%53,04) eta 54 mutiko (%46,96).  
2017an lau bikialdi fortunatu ziren. Uztailaren 20an: Noursin eta Arij jaio ziren, etorkinen umeak, biak neskak. Urriaren 16an: Ainhoa eta Eñaut, neska eta mutila. Urriaren 19an: June eta Nora, biak neskak. Azaroaren 28an, Galder eta Aure, mutila eta neska. Jaiotakoen artean, etorkinen 30 seme-alabak ere hor daude sartuta: 14 neskato eta 16 mutiko; jaiotako guztien arteko %26,08 izan zen.

Haur gehienak urtarrilean eta azaroan jaio ziren, hamazortzi eta hamabost, hurrenez hurren; gehienak asteazkenean jaio ziren, guztira 23.
Jaioberrietan, izen hauek errepikatzen dira: 3 aldiz: June, Malen, Nahia, Nora eta Oihan; bi aldiz: Ane, Danel, Iker, Jakes, Jokin, Julen, Laia, Mari, Raya eta Yussef. Gainerako 80 haurren izenak errepikatu gabekoak dira.

 

 

Biztanleria

2017. urte bukaeran, erroldan jasotakoaren arabera, 11.626 biztanle bizi ginen Azkoitian, 2016an baino 56 gehiago. Zenbaki horretan sartuta daude etorkinak ere; guztira, 1.008 ziren erroldatutakoak. Biztanleria osoaren %8,67 dira etorkinak.

Berdea: Gizonak

Marroia: Emakumeak

 

 

Ezkontzak

2017. urtean 45 bikoteren ezkontzak erroldatu ziren. 2016. urtean baino 7 bikote gehiago; %18,42 gehiago zen hori. Dibortziatuei dagokienez, honela izan ziren kontuak: Bikote 1: gizon ezkongabea eta andrea dibortziatua. Bikote 1: gizona eta andrea dibortziatuak. Bikote 1: emakumez osatutakoa. Bikote 2: 4 gizon elkarrekin ezkonduak. Bikote 1: gizona eta andreak dibortziatuak. Denera: 6 bikote. Horiek denak zibilez ezkondu ziren. Elizaz, 3 bikote ezkondu ziren. Zibilez, 36 bikote ezkondu ziren. Guztira, 45 bikote ezkondu ziren.

 

Biztanleak adinaren arabera

(Azkoitian erroldatutakoen egituraketa, 2017ko abenduaren 31n)

Lanean aritzeko adina dutenak 6.991 dira. Adin horretatik kanpokoak, berriz, 4.635.         
                                  
PUNTAKO ADINAK
Emakumerik zaharrena: 1918 jaioa.
Emakumerik gazteena: 2017ko abenduaren 20an jaioa.
Gizonik zaharrena: 1920ko azaroaren 20an jaioa.
Gizonik gazteena: 2017ko abenduaren 20an jaioa.

Etorkinak

2017. urtean, 1.008 etorkin daude erroldatuta Azkoitian: 495 emakumezko eta 513 gizonezko. Aurreko urtetik hona, 54 lagun gehiago daude. Horrek % 5,35 gehiago esan nahi du. Etorkinen kopuru hori biztanleria osoaren % 8,67 da.

Heriotzak

2017. urtean 115 biztanle hil ziren Azkoitian: 55 emakumezko (%47,83) eta 60 gizonezko (%52,17). Hil zirenen batez besteko adina: 84,20 emakumezkoena eta 80,62 gizonezkoena. Emakume zaharrenak 103 urte bete zituen; gazteenak, berriz, 51. Gizonezkorik zaharrenak 97 urte zituen, eta gazteenak, berriz, 42. Emakumezkoen eta gizonezkoen batez besteko adina: 82,33 urte.
100 urte lehenago, 1917an, 110 hil ziren: 59 emakumezko (%53,63) eta 51 gizonezko (%46,37). Harrapatu zuten batez besteko adina 43,26 urte izan zen. Urtean hil zen zaharrenak 97 urte zituen. Bestalde, 15 umetxo hil ziren urtebete osatzeke. Urte horretan, hildakoen batez besteko adina 43,26 urte izan zen.


Aipagarriak
2017. urtean, San Jose egoitzan 3 emakume hil ziren. Batez besteko adina 75,66 urte izan zen. Zaharrenak 81 urte zituen, eta gazteenak, berriz, 68. Bestalde, 2 gizonezko hil ziren. Zaharrenak 95 urte zituen, eta besteak, 80. Batezbestekoa: 87,50. Santa klara lekaimetxean hil zen lekaimeak 87 urte zituen. Atano Etxean, 63 urteko emakumea hil zen. Floreaga Etxean, 56 urteko gizonezkoa. Toki Eder etxean, berriz, 84 urteko gizonezko bat hil zen. Azkoitiko 16 baserrietan, 16 biztanle hil ziren 2017an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide