2+2=5

Erabiltzailearen aurpegia Lander Albizuri 2022ko aza. 7a, 15:31

Lander Albizurik urriko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: '2+2=5'.

XX. mendean egindako hainbat esperimentu psikologiko giza jokabidea ulertzeko ezinbesteko giltzarri izan dira. Horietatik interesgarrienetakoa Aschen saiakuntza izan da, besteak beste.

Aschek 7-9 pertsonaz osatutako gelak antolatu zituen. Hainbat galdera egiten zituen zuzendari bat zegoen bertan, partaideengandik erantzuna jasotzeko asmoz. Zehazki, arbelean ezarritako lerroen artean tamaina berekoak zirenak aurkitzean zetzan buruketa. Ezkerreko aldean marra bat erakusten zen; bestaldean, aldiz, luzera desberdineko hiru. Partaideek eskuin aldeko hiruetatik ezkerreko arraiaren neurri berekoa zena aukeratu behar zuten.

Esperimentu hori okulistak eginiko froga optiko bat izango litzateke, ordea, itzalpeko ehizaren antzerako manipulazioa izango ez balitz: izan ere, bakarra izan ezik, gelako beste partaide guztiak gidoia zuten konplizeak ziren.

Irakasleek, aho batez erabakita, 2+2=5 dela irakatsiko baligute, ez al zen ahal izango?

Era horretara, zuzendariak banan bana egiten zituen galderak. Lehenik, aktore guztiek gela osoan aditzeko moduan erantzun oker bera ematen zuten, egiazko partaidearen deserosotasun deitoragarriari bide emanez. Hainbat aldiz errepikatzen zuten galdera, galdetzeko elementuak ziren lerroak aldi bakoitzean aldatuz, eta emandako erantzun okerraren eta zuzenaren artean lau zentimetroko aldea egongo zen une batzuetan. Lehenengo bizpahiru aldiak erantzun zuzenarekin saihestea lortu zuen partaide originalak, baina beste zortzi pertsonen erantzun ezberdinarekin pitinka-pitinka uzkurturik, galdera kopuru jakin batera iristean, amua bete-betean irentsiko zuen hark, taldearen presioak menperaturik. "Besteek hala badiote, hala izango da" logikaz, begi bistan zuen erantzun zuzena bazter tuz.

Ongi aztertuz gero, aurreikusteko modukoa izan zen ondorio hori. Aldiz, argibide pisuduna da froga material moduan. Non dago gezur bat egiatzat hartzeko arriskua, eta alderantziz? Fenomeno hori urruneko zerbait bezala har tu beharrean, gure inguruan dabilen kutsadura ikusezin moduan hartzea zentzuzkoagoa da, beharbada, CO2a bezala gure par te izan daitekeena. Baina orain, gizakiaren iritzi kritiko propioa zeinen erraz zanpatua, eklipsatua, izan daitekeen ondorioztatzea norberari dagokio. Akaso, irakasleek, aho batez hala erabakita, 2+2=5 dela irakatsiko baligute, ez al zen hala izango?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide