Eman daiteke izena KZgunearen martxoko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko ots. 12a, 16:00

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko eta urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak martxorako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu martxoan Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Hona hemen martxorako Azkoitiko KZguneak antolatu dituen ikastaroak:

  • Mekanografia. Ikasi hutsetik.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamar ordu.
    • Martxoaren 13tik 17ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Martxoaren 2an eta 3an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Editatu zure bideoak Smartphonearekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Martxoaren 6an eta 7an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Martxoaren 1ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Garraio publikoa zure Smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Martxoaren 8an eta 9an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Martxoaren 10ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Martxoaren 30ean eta 31n, 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide