Otsaileko ikastaroak jakinarazi ditu Azkoitiko KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko urt. 11a, 08:50

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko eta urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak otsailerako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu otsailean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Hona hemen otsailerako Azkoitiko KZguneak antolatu dituen ikastaroak:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 10ean eta 13an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamalau ordu.
    • Otsailaren 1etik 9ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Android-en mantenu-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 14an eta 15ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Editatu bideoak zure Smartphonearekin.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 15ean eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.
  • YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google aplikazioak zure Smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hemezortzi ordu.
    • Otsailaren 16tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Lehen pausoak marketin digitalean.
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Otsailaren 13tik martxoaren 1era.
  • Instagram. Argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak.
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Otsailaren 6tik 15era.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 14an eta 15ean, 09:00etatik 11:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide