Urtarrileko aurrez aurreko ikastaroen berri eman du KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2022ko abe. 20a, 15:25

Aurrez aurreko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZgunea urtarrilerako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu urtarrileran Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean Azkoitian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Hona hemen urtarrilerako Azkoitiko KZguneak antolatu dituen aurrez aurreko ikastaroak:

  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.
  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Urtarrilaren 16tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Urtarrilaren 13an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Programa informatiko onena jaitsi.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 30ean eta 31n, 18:00etatik 20:00etara.
  • Facebook. Konektatu lagunekin eta senideekin.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Zortzi ordu.
  • Urtarrilaren 2tik 5era, 16:00etatik 18:00etara.
  • Instagram. Partekatu zure bideo eta argazki onenak.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 9an eta 10ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Twitter zure smartphonean.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide