Sarean hiru hitzaldi eskainiko ditu KZguneak urrian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2022ko urr. 6a, 14:16
Azkoitiko KZgunearen irudi bat.

Inkesten sorkuntza, sare sozialetako segurtasuna eta musika entzuteko aplikazioak izango dituzte hizpide urriko hitzaldietan, eta sarrera librea eta doakoa izango da.

KZguneak hiru hitzaldi eskainiko ditu sarean urrian zehar. Youtubeko KZguneaTIC kanalean egongo da solasaldi horiek jarraitzeko aukera, eta sarrera doakoa nahiz librea izango da. Beraz, hitzaldi horiek entzuteko nahikoa izango da Interneteko konexioa izatea. Gainera, saio horiek zuzenean jarraitzerik ez dutenek, aurrerago grabatuta ikusteko aukera ere izango dute, kanal berean.

Urrian zehar hiru izango dira landuko dituzten gaiak: inkesten sorkuntza Google formularioen bitartez, sare sozialetako segurtasuna eta musika entzuteko aplikazioak. Hona hemen euskarazko saio bakoitzaren ordutegia:

  • Urriak 11, asteartea. Diseinatu zure inkestak Google formularioekin. 12:00etan.
  • Urriak 18, asteartea. Sare sozialetako segurtasuna. Sozializazio espazio seguruak. 19:00etan.
  • Urriak 25, asteartea. Entzun zure musika eta podcast gogokoenak (Youtube Music, Spotify, Amazon Music). 12:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide