Urtarrilerako ikastaroak eta zuzeneko hitzaldiak antolatu ditu KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko abe. 13a, 08:29

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea 2022. urteko lehen hilabeterako. Aurrez aurrekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean.

Azkoitiko KZguneak abenduan eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira abenduan Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 28an eta 31n, 18:00etatik 20:00etara.

Google argazkiak. Antolatu zure hodeian argazki guztiak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 3an eta 4an, 18:00etatik 20:00etara.

Zure bidaia planifikatu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

Musika aplikazioak zure smartphonean

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 4an eta 5an, 16:00etatik 18:00etara.

LibreOffice Writter. Zure testu dokumentuak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Zortzi ordu.
  • Urtarrilaren 17tik 20ra, 16:00etatik 18:00etara.

LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Sei ordu.
  • Urtarrilaren 21etik 25era, 16:00etatik 18:00etara.

LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 26an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara.

Ofimatika orokorra. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Urtarrilaren 3tik otsailaren 2ra.

Ikasi HTMLa programatzen

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Urtarrilaren 10etik 26ra.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

Izena emateko bideak

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 19). Bestetik, telefonoz deitu (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.  KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)

Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman.

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide