KZguneak YouTubeko zuzeneko hitzaldiak eskainiko ditu azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko urr. 19a, 11:43

30 minutuko hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak azaroan. Lau astetan lau gai jorratuko dituzte; hala eta guztiz ere, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko dira, geroratuta ikusi ahal izateko.

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du azaroan, eta lau gai jorratuko dituzte YouTube KZguneaTIC kanalean. Astero, IKTei buruzko 30 minutuko hitzaldi berriak eskainiko dituzte. Zuzeneko hitzaldietara joateko interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita –ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea–. Gogoratu, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Azaroko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Deskargatu zure COVID pasaportea ziurtagiriarekin eta ziurtagiririk gabe

  • Azaroak 9, 12:00etatik 12:30era. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: QR kodeak erabiltzea

  • Azaroak 16, 19:00etatik 19:30era. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Identifikazio eta sinadura digitalen motak

  • Azaroak 23, 12:00etatik 12:30era. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Zertarako balio dute Siri edo Alexa bezalako zerbitzariek?

  • Azaroak 30, 19:00etatik 19:30era. Hitzaldirako esteka hemen

Zuzeneko urruneko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide