Iraileko ikastaroen eskaintza prest du Azkoitiko KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko uzt. 10a, 09:08

Hamar ikastaro emango dira euskaraz, aurrez aurrekoak zein bideokonferentzia bidezkoak.

Aurrez aurreko nahiz bideokonferentzia bidezko ikastaro ugari eskainiko ditu Azkoitiko KZguneak datorren irailean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Ikastaro horietatik hamar emango dituzte euskaraz, honako hauek:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Irailaren 2tik 15era, 16:00etatik 18:00etara.
  • Mekanografia. Ikasi hutsetik
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin
  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamasei ordu.
  • Irailaren 20tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Zure bidaia planifikatu
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 6an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Programa informatiko onenak jaitsi
  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 16an eta 17an, 16:00etatik 18:00etan.
  • Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 09:00etatik 11:00etara.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 18:00etara.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide