Eman daiteke izena KZgunearen apirileko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko mar. 9a, 19:33

Apirilean zehar, aurrez aurreko euskarazko bost ikastaro eskainiko ditu KZguneak Azkoitian. Horrez gain, sarean hainbat hitzaldi entzuteko aukera ere izango da.

Aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu KZguneak apirilean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira Azkoitian euskaraz izango diren aurrez aurreko ikastaroak:

  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
    • Sei ordu
    • Apirilaren 26tik 28ra. 16:00-18:00.
  • Kudeatu zaitez Google aplikazioekin
    • Hamasei ordu
    • Apirilaren 12tik 21era. 16:00-18:00.
  • Programa informatiko onenak jaitsi
    • Lau ordu
    • Apirilaren 22tik 23ra. 16:00-18:00
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 29tik 30era. 16:00-18:00.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 8tik 9ra. 16:00-18:00.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita,16:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide