Zuzeneko beste bi hitzaldi eskainiko ditu KZguneak, sarean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko ots. 16a, 15:21

Gaur eta datorren asteartean 19:00etan hasita eskainiko dituzte otsaileko bi zuzeneko hitzaldiak.

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko 30 minutuko hitzaldi berriak eskaintzen dituzte. KZgunearen zuzeneko hitzaldi horietarako sarrera librea da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Era berean, hitzaldi guztiak KZgunearen YouTubeko kanalean grabatuta geratzen dira.

Otsaileko egitarauari dagokionean, bi hitzaldi eskainiko dituzte datozen bi asteetan, eta gaur, otsailak 16, izango da aurrenekoa. 'Google Lens. Zure kamerarekin bilatu' hitzaldia eskainiko dute 19:00etatik 19:30era, honako lotura honetan. Datorren asteartean, berriz, mugikorrerako argazkigintzaren aholkuak emango dituzte 19:00etatik 19:30era bitartean. Honako lotura honetan jarraitu ahalko da zuzenekoa.

KZguneak, halaber, eskuragarri jarri du zuzeneko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide