Azkoitiko KZguneak otsaileko plangintzaren berri eman du

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko KZguneak datorren hileko plangintza aurkeztu du, eta izena emateko bideak zein diren gogorarazi ditu.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita,16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez.

Zuzeneko hitzaldiak

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu Youtube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, Youtubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak Youtubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Otsailaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

  • 1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer dira? (Otsailaren 2an, 19:00-19:30). Hitzaldirako esteka, hemen.
  • 2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten (Otsailaren 9an, 19:00-19:30). Hitzaldirako esteka, hemen.
  • 3. astea: Google Lens. Zure kamerarekin bilatu (Otsailaren 16an, 19:00-19:30). Hitzaldirako esteka, hemen.
  • 4. astea: Argazkigintza mugikorreko aholkuak (Otsailaren 23an, 19:00-19:30). Hitzaldirako esteka, hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide