KZgunearen urtarrileko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko abe. 12a, 09:03

Azkoitiko KZguneak urtarrilean eskainiko dituen doako ikastaroen berri eman du.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera desberdinak dituzte. KZgunera joanda izena emateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, zentroko telefonora deituta (943-02 36 19). Azkoitiko KZgunea, astelehenetik ostiralera bitartean,16:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Telefono berdinera deituta ere eman daiteke izena ikastaroetan; hala eta guztiz ere, horretarako KZguneko erabiltzailea izatea nahitaezkoa da.

KZgunearen webgunean ere eman daiteke izena. Ikastaroan izena emateko, derrigorrezkoa da erabiltzaile izatea. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek, aldiz, honako bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide