Zuzeneko 'online' hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak azaroan ere

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko urr. 28a, 08:30

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ordu erdikoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogoratu, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, gerora ikusteko moduan.

Azaroko urruneko euskarazko hitzaldien plangintza da honako hau:

Azaroak 5, 11:00etatik 11:30era: 'Doako liburu elektronikoak jaitsi'. Hitzaldirako esteka, hemen.

Azaroak 10, 18:00etatik 18:30era: 'Nola gezurtatu berri faltsuak'. Hitzaldirako esteka, hemen.

Azaroak 19, 11:00etatik 11:30era: 'Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin. Hitzaldirako esteka, hemen.

Azaroak 24, 18:00etatik 18:30era: 'Podcast-ak entzuteko app-ak eta webguneak'. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide