Hamalau ikastaro aukeran, azarorako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko urr. 23a, 11:00

Ikastaro horietatik hiru aurrez aurrekoak izango dira, eta beste guztiak online emango dituzte.

Azkoitiko KZguneak ikastaro aukera zabala prestatu du azarorako. Hain zuzen ere, hamalau ikastaro jarri ditu aukeran. Horietatik hiru, aurrez aurrekoak izango dira: WhatsApp aplikazioa erabiltzen ikasteko ikastaroa izango da bata; oinarrizko Internetari buruzkoa izango da bestea, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko; eta smarthphoneak eta tabletak erabiltzen ikastekoa izango da azkena. Aurrez aurreko hiru ikastaroak euskaraz izango dira.

Ikastaro horien eta gainontzekoen inguruan informazioa nahi dutenek Azkoitiko KZguneko 943-02 36 19 telefono zenbakira dei dezakete edota tutor.azkoitia@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi. KZguneko bulegoa 16:00etatik 20:00etara egoten da zabalik.   

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide