Zuzeneko hamar bideo hitzaldi eskainiko ditu KZguneak urrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko ira. 29a, 08:13

Youtuben emango dituzte eta sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera. Aurrez izena eman beharrik ez dago.

Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak urrirako. Lau gai jorratuko dituzte, eta bakoitzean euskaraz zein gaztelaniaz izango da 30 minutuko hitzaldiak jarraitzeko aukera. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo. Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko aukerarik ez dutenek gerora ere eskura izango dituzte, aipatutako Youtubeko kanalean grabatuta gordeko baitituzte.

Hauek dira KZguneak Youtube bidez urrian emango dituen euskarazko hitzaldiak, bakoitzari dagokion estekarekin:

  • Irailak 29, 18:00etatik 18:30era. Argazki mugikorreko aholkuak. Hitzaldirako esteka hemen
  • Urriak 8, 11:00etatik 11:30era. Bideokonferentziak egiteko aplikazioak. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Urriak 13, 18:00etatik 18:30era. Windows Linuxen aurrean. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Urriak 22, 11:00etatik 11:30era. Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Urriak 27, 18:00etatik 18:30era. Cookie-ak, zalantza orokorrak. Hitzaldirako esteka hemen.

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko. Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide