Zuzeneko formakuntza zerbitzu berria eskainiko du KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko mai. 13a, 19:23

Zuzeneko formakuntza zerbitzua jarriko du martxan Azkoitiko KZguneak.

KZguneak zuzeneko formakuntza eskainiko du, bideo-deien bidez, talde txikietan. Formakuntza mota hori, honako inprimakia beteta eskatuko da.

Interesa duten herritarrek hainbat informazio jakinarazi beharko dute, hala nola informazio pertsonala, harremanetarako informazioa, ordutegia, lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten ikastaroa.

KZgunea arduratuko da talde murriztu horiek osatzeaz —lau pertsonatik seira—, eta ikastaroaren hasiera noiz izango den helbide elektronikoen bidez jakinaraziko dute. 

Zuzeneko formakuntza zerbitzuari edo bestelako edozeri buruz kontsulta egiteko, deitu 945-016 100 telefono zenbakira edota idatzi kzc@kzgunea.net helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide