Hainbat formakuntza ikastaro KZgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2017ko eka. 9a, 10:39

KZguneak hainbat ikastaro antolatu ditugu. Urruneko formakuntza eta autoformakuntza ikastaroak egiteko aukera eskainiko da.

 

Urruneko ikastaroen artean, Android sistema eragilea, argazki ukitua GIMP erabiliz, Dropbox, erosketa eta salmenta seguruak internet bidez, facebook eta beste hamaika ikastaro antolatu ditugu.

Autoformakuntza ikastaroetan, bestalde, adingabekoentzako heziketa eta balioak interneten, PDFaren erabilera eta liburu digitalen mailegua ikastaroak egongo dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide