Pilotari eguneko binakako txapelketetako aste honetako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2023ko mai. 13a, 11:01

Aste honetan hasi dira nesken zein mutilen binakako txapelketak eta guztira 12 partida jokatu dira.

Pilotari Eguneko binakako txapelketak hasi dira aste honetan. Nesken kasuan, hiru taldetan eta ligaxka formatuan ari dira jokatzen. Mutilak, aldiz, final hamaseirenak jokatzen ari dira. Hurrengo astean jokatuko dira mutiletan falta diren fase honetako partiduak eta bi asteetako garaileek final zortzirenak jokatuko dituzte.

Hauek izan dira aste honetan jokatu diren partida guztien emaitzak:

  • Malen eta Eneritz 22 - 5 Naia eta Elene 
  • Maria eta Oihana 22 - 14 Intza eta Uritz
  • Haizea eta Maria 22 - 17 Ane eta Jone
  • Mendi eta Xabi 22 - 14 Agirre eta Laxkano
  • Usa eta Arkaitz 22 - 9 Iriarte eta Txaorritxu
  • Xomorro eta Txitxo 22 - 11 Mugertza eta Gaztelu
  • Iraurgi eta Iñigo 22 - 20 Iñaki eta Gantza
  • Oteiza eta Olaizola 22 - 11 Leta eta Lur
  • Aimar eta Bolante Jr. 22 - 13 Xuban eta Julen
  • Azpiazu eta Bastida 22 - 19 Jokin eta Gaizka
  • Attola anaiak 22 - 19 Lizartza eta Salegi
  • Ugaitz eta Torria 22 - 10 Txorrotxa eta Aitor 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide