Pelotai Eune 2022

Ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalerdiak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2022ko eka. 7a, 09:12
Kontzejupean jokatuko dituzte partida guztiak.

Hurrengo larunbatean, ekainak 18, izango da VI. Pelotai Eune. Bien bitartean, Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiak aurrera darrai, eta aste honetan jokatuko dituzte nesken eta mutilen txapelketetako finalerdiak.

Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoia bere azkenera ari da iristen. Joan den astean jokatu zituzten mutilen txapelketako final-laurdenak, eta aste honetako ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte nesken zein mutilen txapelketetako finalerdiak.

Hona hemen joan den astean jokatutako mutilen txapelketako final-laurdenak:

  • Iraitz eta Tomao 16-22 Oteiza eta Olaizola
  • Juin eta Xabat 13-22 Ugaitz eta Torria
  • Azpiazu eta Julen 22-3 Arkaitz eta Usa
  • Oier eta Kuku 22-19 Aldalur eta Xantue

Finalerdiak, finalaren atariko

Ostegunean eta ostiralean, nesken eta mutilen txapelketetako bina finalerdi jokatuko dituzte Kontzejupean. Bi egunetako partidak 19:00etan hasiko dira. Hona hemen bi egunetako ordutegiak:

Osteguna, 18:30ean:

  • Nesken finalerdia: Saioa eta Oihana - Maria eta Oihana
  • Nesken finalerdia: Maren eta Mireia - Eneritz eta Oihane
  • Mutilen finalerdia: Azpiazu eta Julen - Oier eta Kuku

Ostirala, 19:30ean:

  •  
  • Mutilen finalerdia: Ugaitz eta Torria - Oteiza eta Olaizola

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide