Reyes Azkoitia omenduko dute Pelotai Eunean

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko mai. 21a, 13:53
Reyes Azkoitia (Argazkia: Hitza)

Reyes Azkoitia (Azkoitia, 1952) omenduko dute Pelotai Eunean. Martirieta auzoko Urteaga baserrikoa da Azkoitia, baina egun Bergaran bizi da. Pilota munduan egin duen ibilbidea ikusita, —Bergarako Pilota Eskolako entrenatzailea da—, Pelotai Euneko antolatzaileek Reyes Azkoitia omenduko dute datorren ekainaren 9an. Azkoitiak emango dio hasiera egunari, Kontzejupean pelotazue botata.

 

Martirietako pilotalekuan eman zituen lehen pilotakadak Azkoitiak. Umetan pilotan hasi, gero ezkondu berritan berriro pilotari heldu eta semeari segika Bergarako Pilota Eskolako entrenatzaile hasi zen. Ia 30 urte daramatza Azkoitiak Bergarako Pilota Eskolan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide