Pelotai Euneko bazkarirako txartelak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko mai. 14a, 16:39
Iazko bazkariko irudia. Aurten Oteiza frontoietan izango da bazkaria.

Ekainaren 9an ospatuko den Pelotai Eunerako hilabete baino gutxiago falta da, eta egunean bertan egingo den bazkari herrikoirako txartelak salgai jarri dituzte. Bazkaria Oteiza pilotalekuetan izango da aurten, goizeko pilota partidak bukatu ondoren. Bazkarirako txartelak Dean eta Tta-kun tabernetan, eta partida egunetan Kontzejupean eros daitezke, 15 euroren truke.

 

Honako menu hau prestatuko dute bazkaltzeko: paella, oilaskoa eta hanburgesa, postrea eta kopa. Paella andramaixetako Kuadrila Egunerako prestatzen duten sukaldari berdinek prestatuko dute, eta ondoren Eusko Label etxeak prestatutako oilaskoa eta hanburgesa eskainiko dituzte. Txotxa ere jarriko dute bazkalorduan. Postrea jan ondoren, tragoak Dean tabernaren laguntzarekin zerbitzatuko dituzte. Horrez gain, ez dira faltako musika, jolasak eta giro ona. Antolakuntzak dei egiten die herritar guztiei, azkoitiarrona den eguna elkarrekin ospatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide