Datorren ostegunean hasiko dira gizonezkoen txapelketako aurre-kanporaketak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko mai. 3a, 15:55
Aurre-kanporaketen kartela.

Gizonezkoen txapelketako zozketa eginda, datorren ostegunean, maiatzak 10, hasiko dira IV. Pelotai Euneko aurre-kanporaketak. Ostegunean eta ostiralean 18:00etatik aurrera hasiko dira pilota partidak. Egun bakoitzean bost partida jokatuko dira. Nesken txapelketako zozketa, berriz, datorren astelehenean izango da. Izena emateko epea bihar itxiko da.

 

Guztira 42 bikotek eman dute izena gizonezkoen txapelketan, eta koadroa osatzeko, aurrez hamar kanporaketa — 20 bikote— jokatu beharko dira final hamaseirenetara sartu aurretik. Aurre-kanporaketa horietan irabazten duten hamar bikoteak final hamaseirenetara sailkatuko dira. 22 bikotek aurre-kanporaketak jokatuko gabe egin dute aurrera. Hona hemen aurre-kanporaketetako partidak:

Maiatzak 10, osteguna (18:00etan hasita):

X. Arregi - J. Oñederra vs U. Ucin - K. Azpillaga

Motxa - Txantxon vs Aritz - Ander

Korta - Andueza vs Ioritz - Xuban

Jokin - Gaizka vs Larra - Txitxo

Egurrola - Zapirain vs Alex Pio - Usa

 

Maiatzak 11, ostirala (18:00etan hasita):

Pepo - Epelde vs Godoy - Txaorri

Arritte II - Artzabal IV - J. Olaizola - I. Oteiza

Juaristi - Plazaola vs X. Azkoitia - D. Garate

Zabale - Gorka vs Ugaitz - Torria

Goenatxotarrak vs A. Madrazo - M. Lizarralde

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide