Pelotai Euneko txapelketan izena emateko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko api. 25a, 12:22

Txapelketa hasteko egun gutxi gelditzen dira, baina izena emateko gutxiago! Mutilen binakako txapelketarako 35 bikotek eman dute izena, eta nesken txapelketarako seik. Baina zenbaki horiek handitu nahi ditugu!

 

Txapelketan izena emateko Atraskua, Dean, Tta-kun, Zakela eta Zurt tabernetan dago aukera. Mutilek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eta neskek maiatzaren 4ra artekoa. Zeren zain zaude? Eman izena!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide