Nesken binakako txapelketa ere egingo dute Pelotai Eunean

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko api. 18a, 17:55

Pelotai Egunerako bi hilabete baino gutxigo falta dira, eta antolakuntzak aurtengo berrikuntzen artean erabaki du nesken txapelketa egitea. Aurten, beraz, bi txapelketa izango dira: emakumeena eta gizonezkoena. Izena emateko epea irekita dago bi txapelketetarako.

 

16 urtetik gora neskek eman ahalko dute izena nesken binanako txapelketan. Maiatzaren 4an amaituko da nesken kasuan izena emateko epea. Gizonen mailako binakako txapelketarako apirilaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, Atraskua, Dean, Tta-kun, Zakela eta Zurt tabernetan eman beharko dute bikotearen izena. Maiatzaren hasieran abiatuko da txapelketa, eta ez du etenik izango ekainaren 9an ospatuko den Pelotai Eunera arte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide