Pelotai Euneko aurre-kanporaketak datorren ostegunean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2017ko mai. 5a, 12:47

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu lll. Pelotai Eune Txapelketan parte hartu behar duten 40 bikoteri.

 

Hurrengo ostegunean, hilaren 11an, hasiko gara txapelketarekin. 16 bikotek aurre-kanporaketa bat jokatu beharko dute, zozketa bidez egokitu diren bikoteak. Behin aurre-kanporaketa horiek jokatuta, final hogeita hamabirenekin hasiko ginateke. Hemen aurre-kanporaketetako partidak:

Maiatzak 11, osteguna, 18:00etan

Alberdi-Godoy / Eñaut-Oier

Xantue-Bekarte / Plazaola-Juaristi

Txai-Xabi / Abeta-Josu

Gaizka-Borda / Azkotti-Andreu

 

Maiatzak 12, ostirala, 21:30ean

Xabier Uria-Uzin / Alex Sudupe-Usabiaga

Julen Oñederra-Xuban Arregi / Txaorri-Eskurtza

Gaztelu-Enaitz / Beñat-Ioritz

Torria-Ugaitz / Epelde-Kuku

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide