Maila onean aritu dira Pasaian Kanku kirol elkarteko haurrak

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea 2023ko mai. 19a, 10:16

Anaitasuna Kanku karate klubeko haurrak Pasaian izan ziren joan den igandean, bertan jokatu baitzuten udaberriko eskolarteko karate jaialdia. Maila onean aritu ziren neska-mutilak.

Joan den igandean, maiatzak 14, udaberriko eskolarteko karate jaialdia egin zuten Pasaiako (Gipuzkoa) San Juan kiroldegian, eta han izan ziren Azkoitiko Kanku kirol elkarteko kideak. Klubeko neska-mutilek oso emaitza onak lortu zituzten han, eta horren erakusgarri domina ugari jaso zituzten.

Kanku kirol elkarteak gurasoak, teknikariak eta ikasleak zoriondu nahi ditu egindako ekarpenagatik eta haurrei egun osoan zehar emandako babesagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide