Bakeroak, bikingoak eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2021ko ots. 19a, 15:31
Juan Luis Zabala.

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Bakeroak, bikingoak eta gu'.

Boladan dauden telesailen artean, gai historikoetara edo zientzia fikziora jo gabe gaur egungo errealitatea islatzera bideratutakoen artean bederen, bi eredu ari dira nagusitzen, adituek diotenaren arabera, AEBetakoak eta Eskandinaviakoak (Danimarka, Suedia, Norvegia eta Finlandia). Telesail horietan agerian geratu ohi dira erretratatzen duten gizartearen tasunak eta, batez ere, keriak, eta baita bi errealitate horien arteko desberdintasunak ere: komunitate zentzua eta estatuak herritarren ongizateari emandako babesa handiagoak dira Eskandinaviako gizartean; indibidualistagoa eta babes gutxiagokoa da, ustelkeriara emanagoa izateaz gain, AEBetakoa.

Hala zioen Antonio Muñoz Molina espainiar idazleak Ficciones socialdemocratasartikuluan (El País egunkariko Babelia gehigarrian, 2021eko urtarrilaren 28an). Hortik abiatuta, Eskandinaviako telesailak laudatu zituen Muñoz Molinak, adibidetzat 22. juli hartuta, Andres Breivik ultraeskuindarrak 2011ko uztailaren 22an Oslon eta Utoya uhartean egindako hilketa masiboari buruzko ikerketan oinarritutako telesaila, Eskandinaviako telesailak azken urteetan izaten ari diren indarraren azken erakusle behinenetako bat, Bron/Broen, Borgen eta beste hainbaten kate berekoa, denak bi gailur horien mailara ez iritsi arren. Ez du meritu makala AEBetako telesailen nagusitasunari horrenbesteko oihartzuna lortu duten lanekin itzal egitera iritsi izanak.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide