Bakarrik eta oinez

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2021ko urt. 30a, 08:30

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Bakarrik eta oinez'.

Bakarrik eta oinez; hala irudikatu zuen Ignazio Loiolakoa, Azpeitiko santu ospetsuaren biografia idatzi zuenean, Jose Ignacio Telletxea Idigoras historialariak. Eta halaxe egin zuen, bakarrik eta oinez, Werner Herzog zinemagileak Munich eta Paris arteko ia 750 kilometroko bidea 1974an, Lotte Eisner zinema kritikari eta aditua gaixorik zegoela jakin zuenean, hari omenaldi sinbolikoa eta bisita egiteko, gero Vom Gehen im eis liburuan (Izotz gainean ibiltzeaz) kontatu zuen moduan. Oraingo honetan, berriz, Pablo Maqueda espainiar zinemagileak bide bera egin du, bakarrik eta oinez hark ere, Herzog eta haren 1974ko bidaia oroitu, omendu eta, ahal den neurrian, berriro bizitzeko, gero Dear Werner ingelesezko filmean (Filmin, 2020) kontatu duen moduan.

Bakardadeak protagonismo handia du Maquedaren filmean. Parisko Zinematekara iritsi arte, ez du inoren lekukotasunik jasotzen ibiltariak. Parisa iritsi baino lehen, bidean aurkitzen duen soldadore baten une bateko agerpenak baino ez du urratzen bidaiariaren bakardade erabatekoa.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide