Feminista naiz baina...

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2021ko urt. 26a, 14:38
Juan Luis Zabala.

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Feminista naiz baina...'.

Esan beharrik ere ez dago berripaper honen ildo editoriala feminista dela. Nik, oro har, bat egiten dut ildo horrekin, eta bat nator, ideologikoki eta teorian behintzat, feminismoaren ideia nagusiekin. Horrenbestez, bat nator Aitziber Zapirain Etxanizek zuzendu, Antxeta Irratiak ekoitzi eta hainbat webgunetan ikusgai dagoen Arduraz komunika dezagun dokumentaleko iritzi eta ikuspegi gehienekin. Baina...

Luzea iritzi diet irauten dituen 68 minutuei, entzun dudan gehiena lehendik ere entzuna nuelako eta entzuten diren iritziak oso antzekoak direlako, denak ildo berekoak. Susmoa dut antzeko zerbait gertatuko zaiela ikusle askori, gehienak «astotik jaitsitakoak» izango baitira, dokumentalean erabiltzen den esamolde batez esanda. Hobe oker banago, baina bestelako ikusle askorik ez duela izango iruditzen zait.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide