Hazparne vs Majadahonda

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2021ko urt. 7a, 08:06

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Hazparne vs Majadahonda'.

Ez dira nire hitzak, eta hitz hauek, gainera, ez dute, berez, ezer berririk ekartzen, askok aspaldidanik pentsatzen duguna berritzen baizik, baina ezin izan diot eutsi Julen Gabiriak Beinke!-n (Galdakao eta Usansoloko aldizkarian) argitaratu berri duen Ideologia ari du artikuluari oihartzuna emateko tentazioari, eta artikuluko pasarte pare bat ekarriko dut hona. Hau idatzi du Gabiriak: "Denak segitzen du izaten politika, ETBko albistegiak jarri eta ikusten duzunean lehen eguraldiaren maparako zena orain pandemiarako ere badela: batetik daudela EAEko datuak, bestetik Nafarroakoak, eta hurrena munduko gainerako tokietakoak, zorte pixka batekin agian Iparraldea deitzen dugun ezleku lanbrotsu horretakoak ere bai. Hori ez bada politika egitea, hori ez bada dosika-dosika ideologia jakin bat txertatzea inongo laborategitan testatu ez den ziztada baten antzera, azalduko ote dit norbaitek zer den orduan". Aurrerago hau dio: "Nik nahi nuke nazio ikuspegia eskaintzen duen komunikabide publiko bat, hurbilagoak zaizkionak Hazparneko PCR probak Majadahondakoak baino, erreferenteak gure artean bilatuko dituena, elkarrizketatuei euskaraz erantzuteko eskatuko diena".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide