Etxe-barne hila

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko aza. 24a, 12:15

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Etxe-barne hila'.

Euskarari buruzko txio-festa handiak izan dira egunotan Twitterlandian, Euskaraldiari buruzkoak ez ezik LOMLOEri buruzko eztabaidaren ondoriozkoak ere. Euskaraldiari buruzkoetan ez bezala, LOMLOEeri buruzkoetan asko eta askotarikoak izan dira euskararen «ez oso aldekoak». Izan da euskarari buruzko ezjakintasun olinpikoa erakutsi duen idazle espainiar ezagunik ere tartean.

Txio horietako batean norbaitek —ez dut gogoan nork eta ez dut uste merezi duenik berriro bilatzea— dio Francoren garaian ikastolak sortu zirela, Euskaltzaindia lanean aritu zela eta, hain zuzen ere, Francoren garaian egin zela euskararen batasuna. Hori esanik, kolpe bakar zehatz eta zital batez utzi nahi izan ditu historiatik kanpo hemen Francoren garaian euskararen alde isuritako odol, malko eta izerdi guztiak, alegia deus ez, esanez bezala: «Zertaz kexatzen zarete euskaldunok? Zeuek abandonatu duzue zeuen hizkuntza». Joan Mari Torrealdairen El libro negro del euskera gomendatu behar nion akaso txiolariari, baina ez dut uste irakurriko zuenik.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide