Sorginak eta sortzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko aza. 17a, 14:03
Juan Luis Zabala.

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: "Sorginak eta sortzaileak".

"Arratsalde osoa telebistari begira eman duzu" esaten badizute, denbora, probetxuzko ezer egin gabe, alferrik galdu duzula leporatzen ari zaizkizula sentitzen duzu. Baina ez du zertan hala izan. ETB1 piztu eta 16:00etatik 20:00etara Ahoz aho eta Biba zuek! ikusiz gero, afalordurako kultuago eta jakintsuago izateko arriskua duzu, pilula txikietan jakintza handia bereganatuta.

Pilula horien adibide bat Asisko Urmenetak Biba zuek! saioan sorgin hitzari buruz eman zuen lezio argigarria izan zen. "Inkisizioak erre zituenak ez ziren sorginak, eta batzuk hil ziren ukatuz sorginak zirela", esan zuen. Sorgin izatea zer zen ere ez omen zekiten Inkisizioak horrela deitutako haiek. Inkisizioak ezarritako izena eta estigma da, beraz, hain onartua dugun sorgin hitza.

Kulturak eta jakintzak gogoeta sustatzen dutenez, hori entzun eta gero pentsatzeari eman nion, eta pentsatu nuen egia baldin bada, askotan diogun moduan, denok garela sortzaileak, sorgin hitza, Inkisizioak jazarritako emakumeak izendatzeko erabili beharrean, idazleak, bertsolariak, margolariak, kantariak, zinemagileak eta abarrak izendatzeko erabili beharko genukeela, hau da, gaur egun sortzaile izendatzen ditugunak. Horrela idazle, bertsolari, margolari... ez direnak iraintzeari utziko genieke, horiek ere sortzaile baitira.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide