Teoria bat

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko uzt. 19a, 10:20

Juan Luis Zabalak Gipuzkoako Hitza egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Teoria bat'.

Ohitu al haiz maskara jantzita ibiltzen? —galdetu zidan.

—Beharko ohitu! Okerrena hasierako zalantzak izan zitunan, batzuk baietz esaten eta besteak ezetz, erosteko zailtasunak, erabiltzeko jarraibideetan kontraesanak… Baina orain bazekinagu kalera irteteko gure ezinbesteko ortopedia piezetako bat dela maskara, sakelako telefonoarekin, giltzekin eta askotariko txartelekin batera, besteak beste.

—Eta aurrerago txip bat txertatu eta erdi-androide bihurtuta atera behar badugu, ohituko gaituk horretara ere, ezta?

—Ez dudarik izan.

—Irakurri al duk Philip K. Dicken Then Hunging Stranger ipuina?

—Ez ba.

—Protagonista harrituta zegok kalean gizon bat urkatuta ikusi duelako, farol batetik zintzilik. Baina beste inork ez ziok garrantzirik ematen horri, eta nork bere egunerokotasunari heltzen ziok, alegia deus ez… “Lasai, motel!”, esaten ziok herritar batek. "Motibo on bat egongo duk hori hor egon dadin".

Gipuzkoako Hitza egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide