2040

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko api. 14a, 10:05

Juan Luis Zabalak Gipuzkoako Hitzan idatzitako iritzi artikulua.

Hemeroteka arakatzen ari nintzela, efemeride batez ohartu naun ustekabean —esango diot 2040ko urtarrilaren 21ean—. Gaur ditun 20 urte Berria-n koronabirusa lehen aldiz aipatu zela.

—Hara! Koronabirus ospetsua!

—Bai. 2020ko urtarrilaren 21ean aipatu zinan aurrenekoz garai hartako euskarazko egunkari bakarrak. Artean ere nahiko garrantzi gutxiko albistea zunan, gutxi zirelako hildakoak. Baina bizkor zabaltzen hasita zegonan.

—A zer oroitzapenak! Hildakoen, kutsatuen eta ospitaleratuen kontabilitatea egunero prentsan, eta denok grafikoen kurbei begira.

—Gaixoak bakardadean hiltzen, inor ez kutsatzeko.

—Hilabete mordo bat egin genian konfinamenduan, etxetik erosketak egitera baino irten gabe.

—Txakur jabeek gehiago irteteko lizentzia zeukatenan.

—Eta txakurrek inoiz baino estimazio handiagoa.

—Batzuek koronabirus berri hura gripe arruntaren parekoa zela esaten zinaten, ez zela neurri berezirik hartu behar.

Artikulua osorik irakurtzeko: gipuzkoa.hitza.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide