Batua plastikozkoa da

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2018ko urr. 19a, 08:44

Barrikadaren bestaldera pasatu naiz: arrazoi osoa daukate euskara batua, estandarra, artifiziala dela diotenek, plastikozkoa. 50 urte eta gero hau!

Euskadi Irratiaren entzule fidela eta euskal literaturaren zein euskal prentsaren ohiko irakurlea naizenez, uste nuen oso kontu naturala dela euskara batua, natural bihurtua genuela, geure egina. Baina baita zera ere!

Kostata, baina jabetu naiz nire burbuilatik kanpora, gizartearen jokaleku zabalean, kontuak oso bestelakoak direla. Izango ez da ba plastikozkoa, gizartean hain presentzia murritza eta hain prestigio eskasa izanik! Izango ez ba plastikozkoa, naturalizatzeko bide gehienak itxita edo oztopoz beteta dauzka eta!

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide