Ba ni batuene banauk ni

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2018ko ots. 5a, 13:15

«Ni euskera batuen ez naun ni», entzun diot, Azkoitiko Maxixatzen aldizkariak sareratutako bideo batean, Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irratiko Hankak lurrin irratsaioko kide bati, Miguel Angel Rodriguez Miel azkoitiar gazteari. Eta sinetsi eta ulertu diot, benetan, neuk ere bizi izan dudalako, eta bizi dudalako oraindik ere neurri batean, sentimendu hori. Nik, bestalde, tarteka baino ez bada ere, interes handiz eta oso gustura entzun izan dut Hankak lurrin irratsaioa, zinez gomendagarria iruditzen zait, eta oso ondo irizten diot saio horretan hitz egiten duten bezala hitz egiteari, herriko euskaran. Seguru asko horixe da, izan ere, saioaren arrakastaren gakoetako bat. Bejondeiela!

Hori guztia hala izanik ere, ni kezkatu egiten nau gazte euskaldun bati «Ni euskera batuen ez naun ni» entzuteak. Uste baitut euskaldunok batuan (ere) geu izaten ikasi eta ohitu ezean, euskara txokoko hizkuntza izatera kondenatuko dugula, erlikia antropologiko guztiz eder eta miresgarri baina batere malgutasunik, zabalkunderik eta etorkizunik gabea, eta –batua, oinarrian, arau-emailea dela izanik paradoxikoa badirudi ere– batere askatasunik gabea.

Jarraitu Juan Luis Zabalaren iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide