Bertsoa paperean

Andramaixek

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sudupe Mendizabal 2022ko abu. 13a, 08:50

Jokin Sudupek abuztuko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak dira honakoak: Andramaixek.

Gaia: Andramaixek

Doinua: Ari naizela, ari naizela

Euskal Herrixen herriko festak
badaukebe balorie,
kaletan daon jendiek eztu
falta poz ta umorie
andramaixek e gañien ditteu
gozau dezagun gurie,
aurtengo hauek izengobe ta
zapore askoz hobie.

Martitte ixoz bizikletikin
albun utzi aitzakixek,
txupinazuen euneako
gogue badu herrixek,
kontzerto onak eta kortuek
dittugunez berezixek,
gustoa kantau berdeu berrize
Ondo pasau andramaixek!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide