Bertsoa paperean

Airera!

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sudupe Mendizabal 2021ko abu. 5a, 08:45

Jokin Sudupek uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Airera!'.

  • Gaia: Airera!
  • Doinua: Aita izena.

Ikastetxeetan amaiera eman
diotenez kurtsoari
Irakasle ta ikasle artean
alaitasuna nabari
urtean zehar nahiz eta izan
denek oztopo ugari
kemenez aurre egin diote
parean zegoenari
eredu izan zarete eta
zorionak guztiori.

Pertsona heldua edozertara
ohitzeko denez kapaza
umeen kasuan ordea beti
ez da izaten erraza
orain gozatu opor hauetan
eguneroko jolasa
lagunartean aire librean
denbora gehiago pasa
musuko denak airera bota
ta lasai hartu arnasa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide