Jokin Suduperen bertsoa: 'Eguneroko errezeta'

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sudupe Mendizabal 2018ko api. 5a, 11:25

Jokin Sudupe Mendizabal Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolariak otsaileko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Eguneroko errezeta'.

Gaia: Eguneroko errezeta

Doinua: Zerua altuan

Mundura jaio ginen ahalik

ta ondoen bizitzeko

nahiz ta batzutan datorrena ez

izan gai aukeratzeko

goizetan hartu behar adina

indar nagiak kentzeko

beste egun bat hasten delako

bizi hontaz gozatzeko.

 

Oztoporen bat dagoenean

gainditzea da espero

umoretikan pixkabat jarriz

ahal bada egunero

pentsamendua hobe genuke

positiboan balego

gure buruak sinisten duna

sortuko baitugu egunero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide