Izpiak eta hizkiak

Oritza

Erabiltzailearen aurpegia

Javier Beristainek abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' argazkia: 'Oritza'.

Bada ETB1en saio bat arratsaldeetan ematen dutena; Biba zuek! du izena saio horrek. Elkarrizketez, erreportajeez eta abarrez gainera, baditu kolaboratzaileak ere saioak; horien artean bat oso berezia da niretzat. Haren izena Haritz Ganboa da, eta artzaina da bera. Arruazun (Nafarroa) du bere artaldea eta lantokia. Artzaina izateaz gainera, beste gauza asko ere bada Haritz. Esate baterako gaztagilea, komunikatzaile trebea, naturzalea, bioaniztasunari garrantzi handia ematen diona… Azkena ikusi nuen telebistako saio horretan, bere ardien kontuez hizketan ari zela, nik behin ere entzun ez nuen zerbait esan zuen: ardiek erditu eta arkumeak izan eta ondorengo hiru bat egunetan ematen zutena ez zela esnea edota esne horrek bazuela bere izena: oritza.

Hori, ordea, ez omen da ardien kontua bakarrik, ugaztun guztiena omen da, gizakia barne. Orain, badakizue… jaio eta lehenengo egunetan umeak amarengatik hartzen duenaren izena ez da esnea, oritza baizik.

Bada… horixe.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide