Javier Beristainen otsaileko hileko argazkixe

Erabiltzailearen aurpegia

Javier Beristainek otsaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'hileko argazkixe': 

Udaberrian jaio eta bizitzaren lehen argiak ikusten ditugu

Udan, berdez margotu  eta hazi egiten gara… lasai, lasai

Udazkenean, horitu eta gero lurrera erortzen gara, hego haizearen eraginez

Neguan, zoruan lo eginez, lurra aberasten dugu

Baina…

Batzuetan ezin izaten dugu gure bidaia bukatu

Batzuk sastatzen ahalegintzen dira

Batzuek harrapatuta ikusi nahi gaituzte

Batzuek ez digute uzten lurrera iristen

Batzuek  ez dute nahi guk lurra aberasterik

Batzuek…

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide