Kontrasteak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2018ko eka. 23a, 10:02
Oteiza pilotalekuak eta San Martin. (Argazkia: Javier Beristain)

Irudian bi eraikin agertzen dira, bata San Martingo ermita eta bestea Oteizaren frontoiak. Bi eraikin oso desberdinak, eta, beraz, kontraste handikoak. Lehen kontrastea denborarena dugu: San Martingo ermita herriaren sorrerarekin lotuta dago, eta Oteizaren frontoiak, berriz, XXI. mendeko eraikin moderno bat dira.

 

Justu denbora desberdinetakoak direlako, estilo arkitektonikoa ere oso desberdina dute, eta zer esanik ez erabilera: ermita otoitz egiteko sortua izan zen, eta frontoiak jolasteko egindakoak dira. Eta, azkenik, argazkian nabarmendu nahi nuena, argi kontrastea: eguneko azken eguzki izpiek San Martingo ermita argitzen dute, eta Oteizaren frontoiak, bestalde, ilunabarreko lehen itzalen mende agertzen dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide