Euskal Herriko hilerri biribil bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2016ko eka. 7a, 11:12

Eskoriatzako inguruetan, muino txiki baten, hilerri bitxi hau dago, haranari begira. Hilerriaren perimetroa 20 lursail edo hilobi-gunetan banatzen da, Apotzagako auzoa eratzen duten baserrientzako bana. Euskal Herriko hilerri biribil bakarra da, eta baserri bakoitzak bere hilerria du. Ez dago hilerri indibidualik. Euskal Autonomi Erkidegoko ondare artistiko gisa dago izendatuta hilerri hori.

San Migelen eskultura erromaniko batek, antzinean Marinerako bide zaharrean zegoen guruzpide gotiko batek eta bi bataiarri, erromanikoak horiek ere, osatzen dute Apotzagako leku harrigarri hori.

Hilerria inguratzen duen harresiaren harriak erre zen Etxaundi baserrikoak dira.

Apotzagako kanposantua bultzatu zuen parrokoa, 1960ko hamarkadan, Anastasio Otaduy, Arrasaten jaio zen apaiza izan zen, eta lan hori burutu zuten harginek galiziarrak izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide