Saturrarango haitzen kondaira

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2015ko eka. 4a, 09:52
Argazkia: Javier Beristain.

Kondairak dioenez, nomada talde batek Saturraranen gelditzea erabaki zuen aspaldi. Talde hartan ba omen ziren Satur eta Aran izeneko bi gazte. Txikitatik ezagutzen zuten elkar, eta leku hartako sorginkeria batek eraginda-edo maitemindu egin ziren. 

Satur arrantzara ateratzen zen egunero-egunero, eta Aran hondartzan gelditzen zen haren zain, bueltatu arte. Baina, egun batean, galerna sartu eta Satur ez zen itzuli. Aran hondartzan egon zen, eguna joan eta eguna etorri, haren zain; baina ez zen inoiz itzuli.

Hala, bada, esperantza guztiak galduta, Aranek txilioka itsasoari bera ere eraman zezan eskatu zion. Eta halaxe gertatu zen. Gau hartan izugarrizko zarata entzun zen, eta han zeudenek, begiratzean, hondartzako haitzak itxuraldatuta ikusi zituzten! Bi pertsonaren irudiak ageri ziren. Bata, Satur zen; eta bestea, Aran.

Iturria: Wikipedia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide